Joseba Lekuona naiz, harria lantzen duen artisaua. 1991. urtetik proiektu pertsonalizatuak burutzen ditut, harri eta marmolezkoak, gure artean ez dauden senide maite edota lagunen oroimenerako.
Urnietan daukat lantokia, eta Gipuzkoa, Nafarroa eta inguruetan aritzen naiz lanean.
Eskuz lantzen ditut hilarriak, monolitoak eta eskulturak. Hileta-kutxa txikiak ere egiten ditut eta baita zaharberritze lanak ere.